Arlo honen barruan uraren ziklo integrala landuko da, iturburuetatik hasi eta errekak Urrunaga urtegian bukatu arte. Helburua errekek osatzen dituzten ekosistemak berreskuratzea da. Horretarako ur kontsumoa murriztu eta ur zikinen tratamenduari irtenbide bat emateaz gain, erreka inguruko biodibertsitatea berreskuratuko da.

Era berean, uraren ziklo integrala azaldu eta irakastea turismoa erakartzeko beste aktibo bat izan daiteke. Horretarako, beharrezko baliabide eta azpiegiturak definituko dira, gure landa lurrean egoki txertatuz.

URA kafe-tertulia

Gogoeta-prozesuaren baitan burutu zen lehenengo kafe-tertulia 2012ko abenduaren 5ean izan zen. 19 herritarrek hartu zuten parte. Eskuineko menuan aurkituko duzuen bide-orria aurkeztu eta eztabaidatu zen. Hona hemen han hitz egindakoaren laburpen bat: Alkateak sarrera labur bat egin zuen Otxandiok uraren azpiegituren kudeaketa integralari dagozkion zein erronka dituen kokatzeko. Ziklo osoa hartuta (kaptazioa, banaketa eta arazketa) aurretik ditugun lanak asko dira. Zikloaren atal guztietan ditu Otxandiok hobetu beharrak. Kaptazioari dagokionean, Udalari, […]

Araztegi ekologikoaren biodibertsitate ikerketa

Eusko Jaularitzako Ura agentzian izandako bileran eskatu bezala, udalak araztegi ekologikoak Mekoletako pantano muturrean biodibertsitatearen ikuspegitik izango duen impaktua aztertzea helburu duen ikerketa burutu du. Sarrera honi atxikita aipatu ikerketaren txosten nagusia jasotzen da, proiektua baloratuz eta exekuzio egoki baterako hainbat aspektu azpimarratuz. Bertan aipatzen denez, behin proiektuan jasotakoa gauzatu ondoren, inguruneak hobekuntza nabarmena izango du biodibertsitate eta habitat naturalaren ikuspegitik, baina exekuzio fasea kontu handiz egin behar da, gaur […]

Bizkaiko Ur Partzuergoak tasak %9,35 igo ditu

El correo egunkarian argitaratutako albiste batek dio Bizkaiko Ur Partzuergoak %9,35 igoko dituela uraren tasak 2012an. Partzuergoko arduradunek diotenaren arabera, igoera hau Europako direktibak esaten duena betetzeko lehenengo urratsa bestarik ez da, hurrengo urteetan igoera berriak egongo direla aditzera emanez. Europako uraren inguruko direktibak zerbitzua emateko beharrezkoak diren gastu guztiak (inbertsioen amortizazioa barne) tasen bitartez berreskuratzeko obligazioa finkatzen du. Albiste honek 2 hausnarketa egitera garamatza. Alde batetik, eta aurreko sarrera […]

Bilera Ura agentziarekin

Herritarron Kontseiluan biodisko eta sistema ekologikoetan oinarritutako arazketa sistema lehenetsi ondoren udalak bilera bat eskatu zuen Ura agentziarekin (Eusko Jaularitza) araztegi berriaren inguruan hitz egiteko. Bilera hori joan den irailaren 28an ospatu zen, eta hauek dira ondorio nagusiak: Ura agentziako teknikariek egokitzat ematen dute proposatutako soluzio teknikoa. Sistema naturalek biodibertsitatearen ikuspegitik izango luketen inpaktua baloratzea beharrezko ikusten da. Horretarako txosten bat eskatu behar zaio biodibertsitate sailari. Urak inbertsioa tasa bitartez […]

Uraren kudeaketa eztabaidagai

Uraren kudeaketaren inguruko eztabaida ez da arrotza gure herrian. Bere garaian udalak ura zuzenean kudeatu eta Bizkaiko Ur Partzuergoan ez sartzea erabaki zuelako dago oraindik egin gabe Otxandiok hain beharrezkoa duen araztegi berria. Bizkaiko Hitzan argitaratutako artikulu honetan kudeaketa eredu ezberdinak aipatzen dira, gure herriari erreferentzia eginez. Eztabaida nagusia ura herrialde mailan edo tokian toki kudeatu behar den da. Hidrogeologian katedraduna den Iñaki Antiguedaden iritziz tokian tokiko kudeaketa baten aldeko […]

Araztegi berria

Sarrera honi atxikita araztegi berriaren aurreproiektua jasotzen da. Araztegi berria diseinatzeko lana gure ingurune naturalaren azterketa batetik abiatzen da, iraunkortasuna oinarri duen proposamen bat landuz. Biodiskoen tekonologia eta sistema naturalak uztartzen dituen araztegi bat proposatzen da. Biodiskoen araztegia gaur egun araztegia dagoen inguruan kokatuko litzateke, errepidearen beste aldean. Hortik ura Mekoleta ingurura eramango litzateke, pantano muturrean eraikiko liratekeen urmael eta zingiretara. Bertan sistema natural hauen bitartez fintze tratamendua egingo litzateke, […]